XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Diru-kopuru galanta bertan utziarren bein da berriz erakarriko ginduan azoka aundi arek, bein da berriz bideratu ginduzuten amets-lillura darion merkatu artara gure zisku ta sakelak zearo ustu arte.

Arnari-merkatuak Erdi gautuaz asi giñan azokatik bera-bidean, Galata-zubi`runtz eta gure itxasontzi aldera alegia, bertan igarotzen bait-genduan gaba eta aparia egiten, apari on-ona, ain zuzen.

Kale aldapatsu-estuetan barrena gentozelarik ikusten genizueten zubi ospatsuaren aldameneko arnari-merkatua.

Turkia oso oparitsua omen da nolanaiko igalitan.

Eta ba-zan zererosia, alajainkoa!.

Askotarikoak ziran igali mendixka aiek: udare, sagar, meloi, angurri, piper... jabe banakoitzak mailletan egokiro ezarriak.

Arnari danak kolorez bizi-biziak, oso erakargarriak eta ao-gozagarriak.

Beroak erasanak ibiltzen giñanez, benetan asegarri genituan igaliak eta turismo-maillako jendeok asko erosten genduan.

Turkia`n ba-zan, guretzat beintzat, beste gauza on bat, oso ederra eta ugari serbitu oi zigutena: jogourt dalako mamia, alegia, gozatuta poz-pozik jan oi genduana.

Baiñan jateagatik soilki, len esan dudanez, ez giñake berriz Istanbul`era itzuliko, ez orixe!.

Allah jainkoari opaldutako otoitz-lekuak: mezkitak

Mezkitak genituan gure ikusgairik bikaiñenak eta orduak joan zitzaizkigun olakoren eta alakoren billa eta gero ikusten.

Nork ez du Santa Sofia katedralaren entzuterik?.

Kostantino Aundia`k jasotzen asia, erromatar aginterriaren uriburu egin bait-zuan Istanbul.

Justiniano`k bukarazi zigun.

Zenbait gizaldi geroago Mahomet II`garrenak dorre garaiz apaindu eta mezkita biurtu zuan.

Arratsalde ia osoa joan zitzaigun mezkita zoragarri au billatzen eta urren ikusmiratzen.

Eta mezkita onek ondo mereziak ditu izerdi ta ordu guziak, arranopola!.

Bizanziar eginkeraren lanketarik gaillurrenetakoa omen dala esaten ziguten gida-paperak.

Barrunbeko apainkera, lilluragarria benetan: askotariko atxurdin margotsuz eta mosaiko bikaiñez eraikia eta edertua.

Bizanziarrak mosaiko-ertigintzan betegintasunik miragarriena lortu zigutela esan bearrik ez dago, agirian degu-ta.

Aiek erti-lanari egin zioten emaitzarik nagusiena planu laukotu gaiñean kupula borobilla jartzea izan zan.

Orain Santa Sofia ez da otoitz-leku, museu biurtu bait-digute.

Hipodromoaren ondoan Mezkita txuria deritzana dago, goiera aundiko sei minaretez apaindua.